GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekidea jotzea egotzita

26 urte ditu atxilotuak.

2015eko otsailaren 18a
08:47
Entzun

Barakaldoko San Eloy erietxean geratu zen erasoa, astearte iluntzean. Ertzaintzari jakinarazi ziotenez, gizonezko batek kolpeka atera zuen bikotekidea ospitaleko larrialdi zerbitzutik, eta aurre egin zioten beste bi laguni ere eraso egin zien.

Bertara joan ziren ertzainak, eta atxilo hartu zuten 26 urteko gaztea, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.