Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Barkaldon (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Haren bikotekideari eraso egitea leporatuta atzeman zuten.
Jaurlaritzaren arabera, ostegun iluntzean izan zen erasoa, baina atzo izan zuten poliziek erasoaren berri. Salaketa jarri zuen emakumearen etxera joan ziren ertzainak, eta ikusi zuten andrea oso urduri zegoela eta ubelduta zuela gorputza. Azaldu zien eztabaidan aritu zela bikotekidearekin, eta hark jo egin zuela.
Ondorioz, gizona atxilotu zuten, genero indarkeria delitu bat leporatuta.