gizartea

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon haur pornografia edukitzea eta banatzea leporatuta

Operazio berean beste gizon bat atxilotu dute Palman (Balearrak).

2014ko abenduaren 1a
13:23
Entzun

Guardia Zibilak burutu du haur pornografiaren kontrako operazioa. Bi atxilotu daude: bat Palman (Mallorca, Balearrak) eta bestea Barakaldon (Bizkaia). Azken horrek 39 urte ditu

Iaz Espainian agertu zen bideo batean du jatorri operazioak. Adingabeen kontrako sexu erasoak jasotzen zituen bideoak. Guardia Zibilak ondorioztatu zuen bideo hori ez zela bakarra, eta zenbaitek partekatzen zutela. Heri horretatik tiraka identifikatu ditu bi atxilotuak.

Bi atxilotuen etxeetan haur pornografiako hainbat material aurkitu duela dio Guardia Zibilak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.