Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), neska-lagunari eraso egin ziola leporatuta. Ertzaintzaren arabera, ostikoak eta muturrekoak eman zizkion, eta lurretik tiraka ere izan zuen.
Biktimak berak eman zion erasoaren berri Ertzaintzari, arratsaldeko bostak aldera. Poliziak bikotearen etxera joan ziren eta han atzeman zuten gizonezkoa.
Emakumezkoa osasun zentro batera eraman zuten, artatzera.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, neska-laguna jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu