Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 56 urte ditu erasotzaileak. Bikotekidea ohean zegoen, Bilboko Zurbaran auzoko etxe batean, gizona sartu eta emakumea lepotik helduz lurrera bota duenean. Emakumeak salatu duenez, aurpegian jo du gizonak eta itotzen saiatu da, mehatxatu duen bitartean.
Gizonak hainbat kalte eragin ditu etxean, eta horren ondoren joan egin da. Ertzaintza etxe horretara joan denean emakumearen jantziak lurrean aurkitu ditu, eta erasoaren zantzuak aurkitu ditu emakumearen aurpegian eta gorputzean. Ondoren jakinarazi duenez emakumeak, ez zen gizonak erasotzen zuen lehen aldia.