Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atzeman du Basaurin, emazteari buruan eta lepoan kolpeak eman dizkiola egotzita. Egurrezko musika tresna batekin jo du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez.
Atzo gauean izan zen gertaera, euren etxean. Emakumezkoak hainbat zauri ditu, eta salatu du haurdunaldian ere jasan izan zuela tratu txarrik.