Gizon bat atxilotu dute Beasainen, haur pornografia eduki eta zabaltzeagatik

Urtarrilaren 31n sartu ziren 23 urteko mutil baten etxera poliziak, eta sakelako telefonoan haur pornografiako edukiak atzeman zizkioten.

Haur pornografiaren aurkako operazio batean atzemandako materiala, artxiboko argazki batean.
Haur pornografiaren aurkako operazio batean atzemandako materiala, artxiboko argazki batean. HANS KLAUS TECHT / EFE
inaut matauko rada
2024ko otsailaren 6a
11:40
Entzun

Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, joan den asteazkenean, urtarrilaren 31n, 23 urteko gizon baten Beasaingo (Gipuzkoa) etxean sartu ziren epailearen baimenez, miaketa bat egiteko. Aurrez, poliziaren ziberdelinkuentzia unitateak detektatua zuen, hain zuzen, eduki pedofiloak deskargatu eta zabaldu zituela. Hala, mutilaren etxea miatu zutenean, haren sakelako telefonoan haur pornografiako edukiak topatu zituzten.

Orduan, poliziek mutila atxilotu zuten, eta Tolosako epaitegiaren esku utzi; orain, hango epaileek ikertuko dituzte gertaerak.

Oharrean, Espainiako Poliziak azaldu du atzemandako bideo horietan adingabekoak agertzen zirela helduekin harreman sexualak izaten; «indarkeria handiko bideoak» direla esan dute.

Igandean bertan Ertzaintzak jakinarazi zuen joan den ostiralean 51 urteko gizon bat atxilotu zuela Erandion (Bizkaia), haur pornografiako delitu bat egotzita. Atxilotuak aurrekariak ditu sexu abusuagatik, exhibizionismoagatik eta adin txikikoen kontrako jazarpenagatik, eta haren etxea miatu zutenean estupefazienteak ere topatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.