Bilbon, 46 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekideari erasotzeagatik. Gizonak urruntzeko agindua zuen abuztuan gertatutako eraso batzuengatik, baina biak elkarrekin bizi ziren berriro ere.
Bart gauean, etxetik alde egin eta bertan giltzapetuta utzi zuen emakumezkoa. Goizeko zazpietan itzuli eta euritakoarekin eraso dio, emakumeak salatu duenez.