Foruzaingoak larunbat goizaldean atxilotu zuen gizona, Beriainen (Nafarroa), Eguberri egunean emakume bat bortxatu izana leporatuta. Industrialde batean dagoen pabiloi batean egin zion eraso emakumeari.
Antza, emakumeak deitu zion Poliziari, eta, abisuaren berri izatean, poliziak ahal bezain laster joan ziren bertara. Emakumearekin hitz egin, eta polizia etxera eraman zuten, salaketa jartzera.
Bitartean, eraso hori jasan zuen tokian gelditu ziren beste zenbait agente. Azkenean, handik ordu batzuetara atxilotu zuten gizona, industrialde horretako kale batean. Komisariara eraman zuten, eta epailearen esku geldituko da.