Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bidarten emakume bat hiltzen saiatzea egotzita

Emaztea ospitalean dago, zauriturik, baina «haren bizia ez da arriskuan», prokuradorearen arabera.

Miarritzeko feminizidioa salatzeko elkarretaratzea egin zuten apirilaren 16an. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko apirilaren 26a
11:13
Entzun

Gizon bat atxilotu du Frantziako Poliziak Bidarten (Lapurdi) haren andrea hiltzen saiatzea egotzita. Atxiloaldian da gizona. Baionako prokuradore Jerome Bourrierek BERRIAri baieztatu dionez, ehizarako arma batekin saiatu zen haren bikotekidea hiltzen, iragan larunbatetik iganderako gauean. Emakumea ospitalean dago zauriturik, baina «haren bizia ez da arriskuan», Bourrieren arabera.

Duela hamar egun Miarritzen (Lapurdi) jazo zen aurten Euskal Herrian gertaturiko hirugarren hilketa matxista. Hildako emakumearen eta gizonezkoaren gorpuak atzeman zituzten, Miarritzeko euren etxean, indarkeria zantzuekin. Prokuradoreak baieztatu zuen gizonezkoak emakumea hil izanen lukeela lehenik, tiroz, eta ondotik bere buruaz bertze egin. Miarritzeko Agilera auzoan gertatu zen hilketa, eta ikerketa Frantziako Poliziak Miarritzen duen polizia etxearen esku utzia dute. Zabaldutako informazioaren arabera, gizonezkoak «ehizarako arma bat» erabili izanen luke emaztea lehenik eta ondoren bere burua hiltzeko. 2003tik indarkeria matxistaren ondorioz hildako 110. emakumea da, eta aurtengo hirugarrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.