Bikotekide ohiari labanaz mehatxu egin ostean, atxilotu egin dute 35 urteko gizonezko bat Lizarran.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bikotekide ohiak lan egiten duen tabernan sartu zen erasotzailea igandean, eta beren harremana berriz hartzeko exijitu zion emakumeari, labanaz mehatxu eginez. Nafarroako Foru Poliziak atxilotu egin zuen jarraian, emakumeari mehatxu egin izana egotzita.
Atarrabian ere bai
Lizarrakoa ez da azken egunotako genero indarkeriako kasu bakarra izan, Atarrabian ere atxilotu egin baitute beste gizonezko bat. Auzokide batek Atarrabiako Poliziari dei egin zion, bizilagun batzuen arteko eztabaida gogorra entzun zuela ohartaraziz. Polizia heldu zenerako, baina, gizonezkoak etxetik alde egin zuen. Emakumeak berretsi egin zien bizilagunak esandakoa, eztabaida izan zuela orduantxe bikotekidearekin.
Poliziak beren egoitzara itzuli ziren, baina laster eman zieten bikotearen etxera itzultzeko abisua, gizonezkoa itzuli egin baitzen, eta eztabaidari ekin zioten berriz ere. Etengabeko tratu txar psikologikoa egotzi zioten horri, eta atxilotu egin zuten.
Gizon bat atxilotu dute, bikotekide ohia labanaz mehatxatzea egotzita
Azken egunotan gizon bat atxilotu dute Lizarran eta beste bat Atarrabian, genero indarkeriari lotutako delituengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu