Gizon bat atxilotu dute, bikotekidea jo duelakoan
BARAKALDO. Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Barakaldon (Bizkaia), bikotekidea jotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, bikotearen etxean atzeman zuten ustezko erasotzailea, emakumeak deituta. Biktimak azaldu zien aurpegian eta buruan jaso zituela kolpeak eta ez zela lehenengo aldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu