GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute, bikotekideari sexu erasoa egitea egotzita

Preso dago atxilotua izan den gizonezkoa, baina baimen baten bidez zen kalean.

2014ko urriaren 1a
11:16
Entzun

21 urte ditu ustezko erasotzaileak, eta Erandion (Bizkaia) atxilotu dute. Biktimak ertzainei azaldu dienez, astelehen goizetik astearte goizera bitartean etxean atxiki zuen gizonak, eta sexu erasoak egin zizkion, zauri arinak eragiteaz gain. Erietxean artatu dute emakumea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, etxetik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta Ertzaintzari jakinarazi zion gertatutakoa. Poliziak gizonezkoa atxilotu zuen. Basauriko espetxeko presoa da gizona, eta hirugarren graduan dagoela-eta zegoen aske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.