Gizon bat atxilotu dute Bilbon, 24 urteko gazte baten hilketaren harira

Asteazkenean labana sartu zioten biktimari, izterrean, eta atzo hil zen. Urazurrutian atxilotu dute susmagarria.

Ertzainak Bilboko kale batean, artxiboko argazki batean. JAVIER ZORRILLA / EFE
2020ko ekainaren 12a
15:04
Entzun

24 urteko gizonezko bat hil zen atzo Bilbon. Labana batekin eraso zioten herenegun gauean, Bizkaiko hiriburuan, eta ordu batzuk geroago hil zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Ertzaintzaren ESAN sindikatuaren arabera, Bilboko Udaltzainek gizon bat atxilotu dute gertaeraren harira, Urazurrutia kalearen inguruan, eta ertzainen esku utzi dute.

Hanka batean egin zioten zauria gazteari, eta odol asko galdu zuen. Basurtuko ospitalera eraman zuten anbulantzia batean, eta ebakuntza egin zioten. 06:00 inguruan, suspertze gela batera eraman zuten, baina han zendu zen.

Salazar Jeneralaren kalean gertatu zen erasoa, Ametzola inguruan, 22:30 inguru zirela. Hildakoa lurrera bota eta hari labana batekin eraso ondoren egin zuten ihes erasotzaileek.

Ertzaintzak atzo esan zuen hildakoak aurrekari polizialak zituela. Izan ere, joan den asteartean atxilotu zuten, trasteleku batean gertatutako lapurreta batekin lotura zuelakoan, eta zenbait ordu igaro zituen atxilotuta Ertzaintzaren komisaria batean, Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.