Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du bart goizandean Bilbon, beste bati labanaz eraso egitea egotzita. Homizidio saioa leporatu dio Ertzaintzak atxilotuari.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, droga trafikoari lotuta eztabaidan hasi dira ustezko erasotzailea eta erasotua. Gauerdi aldera, Ertzaintzari abisua eman diote gizonezko bat sastatu dutela Abandoko geltokitik gertu.
Bertara joan, eta pertsona bat topatu dute poliziek zaurituta. Bizkarrean du zauria, eta erietxera eraman dute. Ebakuntza egin diote Gurutzetako ospitalean, eta larri dago.
Minutu batzuk geroago atxilotu dute gizonezko bat, erasoa hark egin duelakoan. Segurtasun Sailaren arabera, atxiloketaren unean bi laban bota ditu lurrera, eta odola zuen labanetako batek.