Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat goizean, bikotekide ohiari erasotzea eta urruntze agindua urratzea leporatuta.
Abisua emakumearen bizilagunek eman zuten, haren oihuak entzun zituztenean. Emakumeak ireki zien atea segurtasun indarrei. Urratuak zituen lepoan eta bularrean, eta kolpeak zangoan.