Bart gertatu da erasoa. Gizonak 38 urte ditu, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bikotekidea iletik heldu eta lurrera botatzeagatik atxilotu dute.
Emakumeak erasoa salatu du, eta orduan joan da Ertzaintza bikotearen etxera. Emakumeak eskumuturrak eta belaunak gorrituak zituela esan dute ertzainek, eta gizonezkoa atxilotu dute.
Emakumeak adierazi die ertzainei lehenago ere eraso diola gizonak baina atzo arte ez duela salaketarik jarri. Haurdun dago emakumea, hiru hilabeteko, eta ospitaleratu egin dute.