Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo iluntzean Bilbon, emakume bati eraso egin eta hilabeteko haur bat atxikitzea leporatuta. Berri agentziek emandako informazioaren arabera, gizonak Ugalde kaleko etxebizitza batean eraso zion bikotekideari, eta barruan itxi zen gero. Harekin atxiki zuen hilabeteko haur bat.
Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta, eta Ertzaintza joan zen gizona zegoen etxera. Han atxilotu zuten ustezko erasotzailea; haurra onik atera zuten.
Polizia etxean daukate oraindik gizona, epailearengana eraman bitartean.