Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du ustez bost sexu eraso egin dituelakoan. Duelaurtebete ingurutik hona egin dira erasook Gernika (Bizkaia) inguruan.
2006ko azaroan sexu eraso bat salatu zuten eta Ertzaintza ikertzen hasi zen. Ikerketa horren harira erasotzailearen lehen deskribapena lortu ahal izan zuten. Aurtengo irailean beste sexu eraso bat salatu zuten eta azaroan hiru. Ustezko erasotzailearekin bat zetozen deskribapen guztiak, eta Ertzaintzak identifikatu ostean, atzo atxilotu zuen.
Eraso horiek guztiak modu berdintsuak egin dira: biktima atzetik heldu eta modu bortitzean ukitzen zituen erasotzaileak.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon bost sexu eraso egin dituelakoan
Iazko azarotik hona Gernika inguruan egin diren erasoak egozten dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu