Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, emakumezko bat jo egin zuela egotzita. Ertzainei hiritar batzuek eman zieten erasoaren abisua, 13:00ak aldera, gizona emakumea jotzen ari zela esanda.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, gizonezkoak, eraso egiteaz gain, lapurreta egin zion eta ihes egitea lortu zuen. Handik gutxira atzeman zuten ertzainek.
Biktimak buruan eta esku batean kolpeak ditu.
emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bat jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu