Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Bilbon, emakume bat jipoitzea leporatuta. Iturri ofizialen arabera, emakumeak sexu haremanak izateari uko egin zionean, gizonezkoak lurrera bota eta jo egin zuen. Andreak ihes egitea lortu zuen, eta laguntza eskatu.
Emakumea Basurtuko erietxera eraman zuten artatzera.