Ertzaintzak jakinarazi du erasoa gertatu aurretik jazartzeagatik salatu zuela emakumeak gizona. Emakumeak azaldu zien ertzainei etxeko logela bat alokagai zuela eta gizona horretarako jarri zela berarekin harremanetan. Geroztik, ordea, gizona zenbait egunez atzetik zuela salatu zuen, behin eta berriz deitzen zion berarekin harreman bat izan nahi zuela esanez, nahiz eta emakumeak ezetz esan. Mehatxatu ere egin zuela salatu zuen emakumeak.
Salaketa ostiralean jarri zuen emakumeak, eta jakinarazi zien ertzainei gizona inguruetan ibiliko zela agian, atzetik jarraitzen ziolako. Kaleko jantzitako ertzain bat atera zen kalera emakumearekin, baina ez zuten topatu. Polizia etxetik joan eta gutxira, ordea, gizona emakumearengana joan zen, eta labanarekin eraso zion. Saltoki bateko zaintzaileak lagundu zuen emakumea, eta ertzainak gizona atxilotu zuen.
Emakumeak ebaki bat zuen lepoan, eta ospitalera eraman zuten.