Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo emakume heldu bati bere etxeko atarian boltsa eta urrezko kate bat lapurtzen saiatu delakoan. Herrizaingo Sailak adierazi duenez, atzo eguerdian emakume bat jazarri zuen lapurtzeko helburuarekin, baina honek aurre egin zion. Ondorioz, lurrera erori zen emakumea, eta buruan kolpea hartu zuen.
Bizilagun bat gertaeraz ohartu, eta laguntza eskatu zuen, baina ustezko lapurrak ihes egin zuen. Handik gertu zebilen Ertzaintzaren patruila batek gizonezkoa ikusi zuen Mazarredo zumarkalean, eta atzeman egin zuen. Hala ere, ihes egiten saiatu zela eta ertzainei hiltzearekin mehatxu egin ziela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Indarkeriaz lapurretan aritzea, desobedientzia, erresistentzia eta aginte agenteei heriotza mehatxuak egitea leporatzen diote.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati lapurtzen saiatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu