Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jo egin duelakoan

2009ko uztailaren 23a
13:19
Entzun
Atzo gauean Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Bilbon, emaztea jo egin zuela egotzita. Mehatxuak ere egin zizkion ustez.

Biktimak berak deitu zuen Ertzaintzara eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotzen ari zirela gizonezkoak hil egingo zuela esan zion emakumeari.

Emazteak ertzainei azaldutakoaren arabera, ohikoa izan da hamahiru eta hamabost urteko seme-alabek eta berak tratu txarrak jasotzea. Amak esandakoa baieztatu dute gaztetxoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.