Bilboko udaltzainek 40 urteko gizonezko bat -D.I.- atxilotu zuten atzo, emaztea jotzea leporatuta. Udalaren arabera, udaltzainek ia korderik gabe aurkitu zuten biktima, eta gizonezkoak bikotearen adintxikiko seme bati eta emaztearen 19 urteko alabari ere egin zien eraso.
Fray Juan kaleko etxe batean izan zen ustezko erasoa, gaueko bederatziak aldera. Udaltzainek eskaileratan topatu zuten emazkumea.
Gizonezkoak aurrekariak ditu, Bilboko Auzitegiak hura atxilotzeko bi agindu emanda zituelako.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu