Gizon bat atxilotu dute Bilbon, kalean bikotekide ohia jo izana leporatuta

Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Bilboko udaltzainek 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten herenegun goizaldean, kalean bikotekide ohia masailean jo izana leporatuta. Udaltzainek jakinarazi dute bultzaka ibili zuela andrea. Udaltzainek ikusi zuten erasoa, Sabino Arana kalean. Biktimarengana joan zirenean, azaldu zien bikotekide ohia zela eta duela egun batzuk utzi zutela harremana. Andrearen arabera, eztabaida izan zuten, bortxaz lepotik heldu zion eta jo egin zuen. Kalean bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Donostiako epaile batek, berriz, 157 eguneko zigorra jarri dio gizon bati, emaztea sei ordu eta erdiz eserita egotera behartzeagatik. Gizartearen aldeko lanak egin beharko ditu gizonak egun horietan. Iazko martxoaren 10ean izan zen gertaera. Epaian jasotzen denez, gizona oso urduri iritsi zen etxera. Hainbat altzairu puskatu, eta, emakumea mehatxatu ostean, sei ordu eta erdiz eserita egotera behartu zuen. Gizonak aurrekariak zituen genero indarkeriagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.