Bikote kide ohiari eraso egitea eta lapurtzea leporatuta gizon bat atxilotu zuten Bilboko udaltzainek larunbat gauean. Goizeko bostetan izan zen erasoa, eta 22 urteko emakumeak eman zien udaltzainei gertaeraren berri.
Ustezko erasotzailea gertaeren inguruan atxilotu zuten; emakumeari lapurtutako urrezko koilarea eta eskumuturrekoa zituen udaltzainen arabera. Bi delitu egotzi dizkiote; emakumeen aurkako indarkeria eta lapurreta.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska-lagun ohia erasotu duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu