Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atzeman du gaur Bilbon, neska-lagunari ustez eraso egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Goizeko hirurak baino pixka bat lehenago ertzainak Ametzola kalera joan dira, erasoaren abisua jaso ostean, eta gizonezkoa behebarru batean bi eskuetan ebakiekin odoletan ikusi dute. Poliziaren arabera, gizonezkoak berak egin ditu zauriok labanarekin, bikotekidea jo ondoren.
Emakumezkoak kolpeak zeuzkan aurpegian eta lepoan, eta ertzainei esan die ez dela lehen aldia izan bikoteak jo duena.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu