emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna jo duelakoan

2010eko urtarrilaren 27a
12:02
Entzun
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, neska-lagunari eraso egin diola egotzita. Poliziaren arabera, emakumezkoa lehendabizi lurrera bota du, eta ondoren bizkarrean eta aurpegian kolpeak eman dizkio.

Atzo izan zen ustezko erasoa, Matiko auzoko etxe batean. Ertzaintzak arratsaldeko sei eta erdietan jaso zuen gertaeraren abisua. Biktima Basurtuko erietxera eraman zuten, ezpainean zauria zeukala.

Emakumezkoak ertzainei jakinarazi zien lehen ere jaso zituela erasoak bikotekidearen aldetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.