Bilboko udaltzainek 42 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean, neska-laguna jotzea egotzita. Biktimak salatu du duela bi urtetik jasotzen dituela tratu txarrak.
Santutxu auzoan izan zen erasoa, Udalak esan duenez. Emakumeari ostikoak eta muturrekoak eman zizkion, 11 urteko alabaren aurrean.