GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, pisukide bat bortxatzea eta mehatxatzea egotzita

Lau hilabetean emakumea hiru aldiz sexu erasoak egitea egotzi dio Ertzaintzak.

2014ko azaroaren 6a
11:03
Entzun

39 urte ditu atxilotuak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, biktima duela lau hilabete heldu zen Bilbora, haren bikotekidearekin batera. Saltoki batean lan egiten zuen biktimaren bikotekideak, eta ustezko erasotzailea da saltokiaren jabea. Elkarrekin bizi ziren bikotea eta ustezko erasotzailea.

Lau hilabetez, bikotekidea etxetik kanpo zegoela, sexu eraso ugari egin zizkion emakumeari. Labana batekin egiten zion mehatxu, eta hiru aldiz bortxatu du. Erasoak salatuz gero hura eta haren familia hiltzearekin ere mehatxatu zuen gizonak.

Iragan astelehenean gertatu zen azken sexu erasoa, Segurtasun Sailaren arabera. Hurrengo egunean, gertatutakoa salatu zuten Ertzaintzan emakumeak eta haren bikotekideak. Erietxera eraman zuten andrea, bertan arta zezaten. Beste etxebizitza batera eraman zituzten gero. Ustezko erasotzailea hiru ordura topatu zuten, eta atxilo hartu. Gaur goizera arte igaro da epailearen aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.