Bilbon 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, pisukideari makil batekin jo eta katana batekin mehatxu egin diolakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez.
Ertzainek bi makila eta katana bat aurkitu zituzten ustezko erasoa gertatu zen pisuan. Gizonezkoa mehatxu delitua egitea egotzita atxilotu egin zuten.
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Bilbon pisukideari jo eta katana batekin mehatxu egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu