Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 20:30 aldera gertatu zen erasoa, atxilotua eta biktima bizi diren etxebizitzan. Ertzaintzaren arabera, edanda zegoen gizonezkoa, eta andreari oldartu zitzaion.
Laguntza eskatu ahal izan zuen emakumeak. Ertzainek andrea artatu zuten etxean, eta gizona kalean aurkitu zuten, etxetik gertu. Atxilo hartu zuten.