Segurtasun Sailak azaldu duenez, erasotzailea emakumearen gelara sartu da, lepotik heldu eta mailu batekin mehatxatu du. Une hartan, ordea, beste pisukide bat agertu da eta hark banandu ditu biak.
Emakumea erietxera eraman dute zauriak artatzeko. Erasotzailea ihes egiten ahalegindu da, baina minutu gutxira atzeman du Ertzaintzak. Eraso saioa, kolpeak eta mehatxuak egitea leporatzen dizkiote.