Atzo gaueko hamaikak eta erdi inguruan udaltzain batzuk Bilboko Miguel de Unamuno plazan bikote bat sutsuki eztabaidan zegoela ohartu ziren. Emakumezkoak udaltzainei adierazi zienez, JF.G.Z. bere bikote ohiak kolpatu egin zuen eta gainean zeraman dirua kendu zion. Gainera, urruntze agindu bat zuela ere azaldu zien.
38 urteko erasotuak jakinarazi zuenez, ez da bere bikote ohiak erasotzen duen lehen aldia. Ustezko erasotzailea genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ustez bere bikote ohiari erasotzeagatik eta lapurtzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu