Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Bilboko bere etxebizitzan, ustez bikotekide ohiari sabelaldean aizto bat sartu diolako. Hilketa saiakera eta genero indarkeria delitu bana egotzi diote. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kautelazko urruntze-neurria hautsi du, gainera.
Ustezko erasoa gaur goizeko 6:00etan izan da, Getxon (Bizkaia), emakume batek Ertzaintzari laguntza eskatuz deitu dionean. Bikotekide ohia atea giltzekin ireki ondoren, bere etxebizitzan agertu eta aizto bat sartu diola salatu du. Ertzainak bertara joan direnean emakumea artatu dute, sabelaldean zauri bat zuelako. Anbulantzia batek Gurutzetako Ospitalera eraman du emakumea, bertan arta dezaten.
Bitartean, beste patruila bat ustezko erasotzailearen etxebizitzara joan da, Bilbora; 37 urteko gizon bat da, biktimaren bikotekide ohia, eta urruntze-agindu bat zuen. Ertzainek bere pisuan aurkitu eta atxilotu dute ustezko erasotzailea. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, epailearengana noiz eramango duten zain dago.
genero indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ustez bikotekide ohiari sabelean aizto bat sartzeagatik
Gizonak urruntze agindua zuen, eta hilketa saiakera eta genero indarkeria delitu bana egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu