44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Muxikan (Bizkaia), adingabe bati sexu ukituak egin zizkiolakoan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astearte gauean gertatu zen erasoa, adingabea Zornotza eta Bilbo arteko trenean zihoanean. Salaketaren arabera, bagoian beste inor ez zegoela baliatuz, adingabea indarrez geldiarazi eta ukituak egin zizkion.