Gizon bat atxilotu dute Cintruenigon, bikotekideari aizto batekin eraso egiteagatik

Ez da indarkeria matxistako kasu bakarra. Gasteizen 18 urteko mutil bat atxilotu dute, bikotekide ohiari eraso egiteagatik.

Foruzaingoaren egoitza bat, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
Foruzaingoaren egoitza bat, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko apirilaren 12a
14:45
Entzun

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Cintruenigon (Nafarroa), bikotekideari aizto batekin eraso egiteagatik. Erasoa jasandako emakumea herriko osasun etxean artatu behar izan dute, erasoaren ondoriozko zauriengatik.

Ez da indarkeria matxistako kasu bakarra. Beste gizon bat atxilotu dute Gasteizen, hiriko parke batean bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Erasotzailea 18 urteko mutil bat da, eta neskari eraso egin eta gutxira atxilotu du Poliziak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.