Atxiloketak

Gizon bat atxilotu dute Corellan haur pornografia zabaltzeagatik

AEBetako gobernuz kanpoko erakunde batek aurkeztutako salaketaren ondoren egin du operazioa Espainiako Poliziak.

Haur pornografiaren aurka egindako beste operazio batean aurkitutako materiala. DAVID AGUILAR, EFE
2018ko abuztuaren 16a
15:51
Entzun

Poliziak haur pornografiarekin lotutako mila artxibo baino gehiago aurkitu ditu 42 urteko gizonezko horren etxean, Corellan (Nafarroa). Polizia iturrien arabera, AEBetako gobernuz kanpoko erakunde batek aurkeztu du salaketa, eta hark emandako informaziotik tiraka abiatu duten Pertseo operazioa.

Atxilotuak onartu du sarean adingabea balitz bezala jartzen zela harremanetan atzerriko adingabe batzuekin, eta argazkiak eta bideoak eskatzen zizkiela. Gero, beste erabiltzaile batzuekin partekatzen zituen. Atxikitako materialen artean "haurrei egindako abusuen irudiak" ere badaude.

Poliziak beste pertsona bat ere identifikatu du haur pornografia zabaltzeagatik, eta biktimak identifikatzeko lanetan ari da. Ikerketa zabalik dago oraintxe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.