Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bikotekide ohiaren etxera bortxaz sartu eta alaba eramatea egotzita

2007ko urriaren 30a
13:02
Entzun
Gizonezko gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak Donostian, bikotekide ohiaren etxera indarrez sartu eta 3 urteko alaba eramatea egotzita. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, arratsaldeko bostak aldera dei bat jaso zuten Groseko etxebizitza batean eraso bat izan zela esanez. Hara iritsitakoan, sarrerako atea hautsita aurkitu zuten, indarrez irekia izan zela erakusten zuten arrastoekin.

Etxebizitza hartan bizi zen emakumeak agertu zien bikotekide ohia bortxaz sartu zela, eta bien 3 urteko alaba eraman egin zuela bera eragozten saiatu zen arren. Besoetan eta eskuetan ustez gizonak egindako zauriak zituen.

Emakumea osasun zentro batera eraman ondoren, haren bikotekide ohiarekin harremanetan jarri zen Ertzaintza, eta bere kabuz alabarekin ertzain etxe batera joateko konbentzitu zuten. Han atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.