Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bikotekideari sexu eraso bat egitea leporatua

Barakaldon beste gizon bat atxilotu dute, 20 urtekoa, hori ere bikotekideari sexu eraso bat egitea egotzita

Donostiako Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin du.
Jone Bastida Alzuru.
2019ko azaroaren 12a
16:50
Entzun

Atzo goizaldean, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Donostian, bikotekidearen aurkako sexu eraso bat egitea egotzita. Zenbait hedabidek azaldu dutenez, atxilotuak emakumearekiko urruntze agindu bat zuen, baina haren etxera joan zen, eta eraso egin zion. Emakumeak eman zion erasoaren berri Ertzaintzari. Zenbait iturrik diotenez, hainbat kolpe eta zauri zituen gorputzean, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Gizona, berriz, etxebizitzan topatu zuten, eta han atxilotu zuten. Epaileek arratsaldean erabaki zuten kartzelatzea.

Donostiako Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratze bat egin du gaur Alderdi Ederren. Gogor salatu du gertaera, eta adierazi du horrelako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik "higuingarrienak" direla.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Barakaldon ere 20 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekideari sexu eraso bat egitea leporatuta. Gaur goizaldean izan da gertaera. Emakumeak larrialdietara deitu du, bikotekideak eraso egin diola esanez. Etxebizitzaren patioan aurkitu dute gizonezkoa, eta bertan atxilotu dute. Emakumeak kolpeak zituen aurpegian eta lepoan, eta ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.