Ertzaintzak jainarazi duenez, astelehenean 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Donostian, sexu askatasunaren aurkako eraso bat egitea egotzita. Segurtasun Sailaren arabera, erasoa bera abendu hasieran gertatu zen, baina emakumeak ez zuen salaketarik jarri beldurragatik. Antza, ustezko erasotzaileak eta harekin batera auzipetuak izan diren beste hiru pertsonek mehatxatu egin zuten emakumea, salaketarik jar ez zezan.
38 urteko gizona aske utzi dute deklaratu ostean, eta urruntze agindua ezarri diote.