Atxiloketa

Gizon bat atxilotu dute Donostian gurasoak jo eta mehatxatzeagatik

Gurasoek eman diote abisua Ertzaintzari, eta gizona etxean lubakitu da orduan. Ehizako eskopetak zituen han. Atxilotua ospitalera eraman dute haren egoera psikologikoa aztertzeko.

Hainbat ertzain, atzo, atxilotua lubakitu zen etxebizitzaren kanpoaldean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2021eko abuztuaren 25a
10:51
Entzun

Atzo iluntzean atxilotu zuen Ertzaintzak bere etxean suzko armekin babestu zen gizon bat, Donostian. Aurretik, 36 urteko gizonak aita jo zuen, eta ama mehatxatu, eta haiek eman zioten abisua Ertzaintzari arratsaldeko seiak aldera. Gurasoek etxetik irtetea lortu zuten, baina semea han geratu zen.

Gertakari horren ondorioz, Ertzaintzaren hainbat unitate mobilizatu ziren, eta inguruko etxebizitzetako bizilagun batzuk etxetik aterarazi behar izan zituzten. Azkenean, 23:00 aldera irten zen gizona etxebizitzatik, eta, aldean armarik ez zeramala baieztatu ostean, atxilotu egin zuten.

Jarraian, Donostiako ospitalera eraman zuten, haren egoera psikologikoa aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.