euskal herria

Gizon bat atxilotu dute Donostian, moja ordena bati 13.000 euroko iruzurra egiteagatik

Apaiz itxurak egin, eta Hondurastik lau emakume ekarri zituen ustez, horiek mojak zirelakoan; Hondurastik ateratzeko diru hori ordaindu behar zuela esanda eman zioten. Ordaindu eta egun gutxira emakumeek ospa egin zuten, ez zeudela prest argudiatuta.

2013ko martxoaren 6a
19:19
Entzun

Gizona hondurastarra da, baita berarekin ekarri zituen lau emakumeak ere. Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, mojaz jantzita zeuden emakumeak, eta ordenan hamar egun eman ondoren ihes egin zuten. Iruzurra eta legez kanpoko immigrazioa leporatzen diote gizonari.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez, ikerketa 2008an abiatu zuten. Hondurastik zetozen hainbat mojak egun gutxira konbentua utziko zutela jakin zuten; bizitza erlijiosorako prest ez zeudela argudiatu zuten.

Poliziaren arabera, atxilotuak moja ordena horrekin hitzartua zuen ustezko mojak ekarriko zituela, baldin eta horrek Hondurastik ateratzeko ordaintzen laguntzen bazien. Poliziak esan du ez dagoela mota horretako zergarik. Hori argituta, asteartean atxilotu zuten gizona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.