Lekuko batek eman zion Ertzaintzari erasoaren berri. Erasoa jazo zen lekura iritsi zirenean ertzainek lekukoarekin hitz egin zuten. Ondoren, lekukoak emandako deskribapenari esker bikotea aurkitu zuten. Identifikatzen hasi zirenean, emakumeak aurpegian zauriak zituela ikusi zuten ertzainek.
Horregatik, L.G. 44 urteko gizona atxilotu zuten bikotea jotzea egotzita. Antza denez, aurretik beste bi aldiz ere atxilotua izan da ustezko erasotzailea.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Donostian ustez bikotekidea kalean jotzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu