Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Donostian, ustez emaztea erasotu duelakoan. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ertzaintza bikotearen etxera joan denean, emakumea atarian aurkitu du. Ondoren salatu duenez, jo egin du senarrak, eta ez zen hori gertatzen zen lehen aldia. Orain arte, ordea, ez duela inoiz salatu gaineratu du.
Ertzainak atarian zeudela gizona etxetik atera da. Ertzaintzaren arabera ez du identifikatu nahi izan, eta indarrez atxilotu dute.