Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atzeman duela Durangon, Bizkaian, bikotekidearekin eztabaidan hari zela hura jotzea egotzita. Sudurrean hemorragia eragin dio kolpeak.
01:00 aldera izan da erasoa; ordu horretan, Ertzaintzak abisu bat jaso du, ohartaraziz etxebizitza batean genero indarkeriako kasu bat gertatzen ari zela. Bertara joan dira poliziak, eta atarian topatu dute biktima. Hark baieztatu die bikotekideak jo duela.
Erietxean artatu dute biktima, andrazkoa, eta hemorragiaz gain, bihurritua zuen orkatila. Etxean atzeman dute gizona.