Genero Indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Eibarren, bere bikotea jo duelakoan
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Eibarren (Gipuzkoa), Ertzaintzaren polizia etxearen ondoan bere bikotea jo duelako ustean. Antza denez, atzo goizeko zazpietan hasi ziren bien arteko liskarrak Sopelan (Bizkaia), eta 30 urteko gizonak bere bikotea jo zuen bizi diren furgonetaren barruan. Gero, Eibarrera joan ziren, eta emakumea Ertzaintzaren polizia etxe aldera abiatu zen lasterka, furgonetatik ihesi. Gizonak atzetik jarraitu zion, eta komisaldegiko bideo zaintzako arduradunak emakumea arrastaka eraman nahian ikusi zuen gizona. Orduan, gizona atxilotzera joan ziren.
34 urteko emakumea Eibarko anbulategira eraman zuten, eta handik Mendaroko erietxera. Ubeldurak zituen sudurrean, belarrietan, lepoan eta eskubiko eskuan. Gizona epailearen esku utziko dute gaur. Berak ere zauriak zituen aurpegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu