Gizonezko bat atxilotu dute joan den ekainaren 28an Lasarte-Orian (Gipuzkoa) emakumezko bati sexu abusuak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi du, gainera, Ertzaintza beste gizonezko bat ikertzen ari dela herri berean hurrengo egunean gertatutako beste sexu eraso batengatik. Eraso horien aurka protesta egiteko, udalak gaitzespen elkarretaratze bat egingo du bihar, Okendo plazan.
Gertatutako bi erasoak salatzeko, aSUnak gazte talde feministak elkarretaratzea antolatu zuen asteartean, ekainaren 29an. Horrez gain, Sorgin Jaiak taldeak arratsalde horretarako antolatua zegoen danborrada bertan behera uztea erabaki zuen.