Gizon bat atxilotu dute, emaztea eta 18 hilabeteko semea jotzea egotzita

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Gasteizko udaltzainek gizon bat atxilotu zuten atzo emazteari eta 18 hilabeteko haurrari tratu txarrak ematea leporatuta. Biktimak berak deitu zien udaltzainei. Azaldu zienez, ez zen senarrak jotzen zuen lehen aldia. Handik gutxira beste gizon bat atzeman zuten, bikotekideari mehatxu egitea leporatuta. Udaltzainek jakinarazi dutenez, ustezko erasotzaileak ez zuen bere burua identifikatu nahi izan, eta jazarri egin zitzaien. Udaltzain bat zauritu zuen. Bilbon, ustez bikotekide ohiari heriotza mehatxua egiteagatik gizon bat atxilotu zuten. Emakumea etxetik joana zen umeekin. Horrez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusiek diputazioari eskatu diote aurkezteko herri akusazio gisa genero indarkeria kasuei buruzko auzietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.